Onintza Enbeita.
BIRA

Kurtso amaiera

2019ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Irakasleak desiratzen daude oporrak hartzeko; normala iruditzen zait. Umeak desiratzen daude oporrak hartzeko; normala iruditzen zait. Gurasoak paniko egoeran daude oporrak datozelako; normala iruditzen zait. Eskolak batzen ditu irakasleak, ikasleak eta gurasoak, eta, behin honetara ezkero, guztiak daude nekatuta. Bederatzi hilabetean egon dira elkarri tiraka: gurasoak eskolan matematika baino gehiago ikasi behar delakoan, umeak irakasleari zerbait esan nahian, irakasleak umeekin bake bat egin nahian.

Orain erdi libre izango dituzten hilabete bi hauetan guztioi tokatzen zaigu pentsatzea. Pentsatu behar genuke, guztiok, irailetik aurrera zer jarrera izango dugun eskolaren aurrean. Gurasoek pentsatu egin behar dute umeak zer ikastera doazen eskolara eta zer irakastea dagokien eurei, etxean hasita. Umeek pentsatu egin behar dute zer izan nahi duten, eta horretan eskolak ere babestu egin behar ditu. Irakasleek pentsatu behar dute ea egungo hezkuntza sistema egokia den parte diren guztientzat: beraientzat barne. Eta irailetik aurrera guztiok jarri behar genuke zerbait beste bederatzi hilabete elkarri buruz edozer esaten aritu ordez. Ze umeak, irakasleak eta gurasoak gizarte berean bizi gara, eta hezkuntza sistemak funtzionatzen ez badu, arazoa ez da eskolarena bakarrik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.