Onintza Enbeita.
BIRA

Fama

2020ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun
Inoiz loa kendu badit ere, gaur egun ez nau bereziki kezkatzen izan dezakedan famak. Batzuentzat akonplejatua izango naiz, eta inor aurkitzeko gai ez naizelako kritikatuko dut bikotean bizi beharra. Beste batzuentzat konplexurik gabea naizelako jantziko naiz hainbeste kolorez. Sakonegia naizela pentsatuko duenik izango da, eta arinkerietan ibiltzen naizela esaten duenik ere bai. Euskaldun itxia deituko dit Espainia edo Frantziaz harago ikusteko gai ez denak, eta euskaldun ernegatutzat hartuko nau nire gustuak gure nortasunaren kontrakoak direla irizten dion zenbaitek. Alferraren fama izango dut kirola egiten duen jendea mugitzen den zirkuluetan, baina konprometitua eta langilea naizela azalduko dute nirekin marroietan ibili direnek. Bordea naiz goizaldeko orduetan argazkirik ateratzen utzi ez diodan jendearentzat eta oso maja okasio bereziren baterako bertso bat egin diedanentzat. Famak egiten gaitu. Dugun fama baino gehiago gara, baina askotan gutaz uste denak egiatik ere izaten du.

Dena den, ez nuke sekula torturatzaile famarik izan nahiko. Ez nuke famatu izan gura nire eskuetatik pasatu den jendeari amesgaiztoak eragin izanagatik. Eta, hala izango ez dela badakidan arren, hala balitz, lotsaz nintzateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.