Onintza Enbeita.
BIRA

Estatutua

2020ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Gaurko eguna gorriz markatu ziguten garaia ezagutu genuen. Ez dira hainbeste urte igaro. Sasoi beltzak izan ziren: alderdi politiko bat legez kanporatu zuten, atentatuak egiten zituzten, tortura sistematikoa zen, jendea saldoan atxilotzen zuten, adierazpen askatasuna badaezpadako eskubidea zen agintzen zutenen eskuetan... gaur igandea da, baina horregatik ez balitz, gaurko eguna beltzez legoke egutegian. Eta, hala ere, gaur ospatu beharko genukeenaren izenean, gorriak ikusi ditugu.

Izan ere, Gernikako Autonomia Estatutuak horixe baino ez du definitzen: autonomia. Eta guk independentzia nahi. Eta autonomia tantaka ematen eta kentzen digutenek independentziarik ez dute nahi. Eta tantaka ematen eta kentzen diguten autonomiari eskumenak gehitzea lorpen itzela da batzuentzat. Eta adar jotzea besteontzat. Eta adarra jotzen digutela osparaztea umiliazio handia izan zen.

Ez, ez dit balio esateak hobeto dela Gernikako Autonomia Estatutua ezer eza baino. Hori horrela dela edonork daki, baina badira guztiok dakizkigun beste gauza asko ere: autonomia gainditzeko garaia dugula autonomoak izan nahi badugu. Hau da, autonomiak ez digu burujabetzarik emango: nahikoa meritu izango dugu independenteak garenean geure buruaren jabe izatea lortzen badugu esparru guztietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.