Onintza Enbeita.
BIRA

Mundua

2020ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
Ordutzarrak eman ditut mundua konpondu nahian. Soziedadean eseri eta goizaldera arte hizketan egon izan naizenean, edo bertso saio baten ostean eztabaidan hasi naizenean, edo telefono deiak nahi baino gehiago luzatu zaizkidanean, edo kafe batek arratsalde oso baterako hizketa gaia eman didanean esan izan didatena horixe izan da: «Orain ere mundua konpontzen ibiliko zinen». Gustura eman dut ustezko konponbidearen bila emandako minutu bakoitza, baina nekagarria ere izan da. Mikrotik hasi eta makroraino konpondu izan dut mundua maite ditudanen ondoan: bizi garen herria, lan egiten dugun enpresa, mugitzen garen taldea, edaten dugun kuadrilla, sartu-irtenean gabiltzan ohea, bidaiatu dugun herria... ez dakit konpondu gabeko esparrurik gelditzen zaidan. Munduak berdin segitzen du, ordea. Zenbat soluzio ez ote ditugun asmatu, eta bat bera ere ez da nahikoa izan. Seguruenetik, gure ideietako gehienak ez dira inoiz aplikatuko munduaren sinkronian, eta, hala ere, planetak bueltaka jarraituko du. Agian horregatik ulertu ditut Bidenen garaipenarekin poztu direnak. Lehen minutuko pozak amaituta, hirugarren minuturako, etsipenez ikusi dute nola ezer ez den aldatu; nola arrakala sozialek, injustiziek eta beste mila kaltek hortxe jarraituko duten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.