LABURREAN

2019ko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun
Arraunlaririk onena?Asko izan ditut onak, eta horregatik irabazi dut nik. Lagundu ere egin diet irabazten, bai.

Patroi bat?Altxerri, Antonio Oliden, Txiki LarraƱaga, Txirri... Asko izan ditut. Irabazten duena da ona. Erakusten onena Antonio Oliden zen, baina irabazteko ez. Gaur egun, bada ospe ona eduki baina estropada irabazten ez duenik. Oraingoak lemazainak dira, ez patroiak. Arinak zer dira gero! Zahartu naizelako, baina oraingo inork ez dit inbidiarik ematen giro txarrarekin.

Maisu bat?Etxean ikasten genuen guk. Gero, Sarasua zaharra, Patxi Sarasola, Antonio Oliden, Altxerri. Irabazten duena da entrenatzaile ona.

Bandera bat?Kontxako Bandera, eta azkeneko biak, bereziki: 2009 eta 2012koak, Kaikurekin irabazitakoak, inoiz irabazi gabeko arraunlari batzuk zeuden eta; neuk ere negar egin nuen. Entrenatzaile gisa, balio handiagoa eman diot Kontxan irabazteari ni neu arraunean joan eta irabazi izanari baino.

Gustuko duzu ezaguna izatea? Juanitok [Oiarzabal] esaten ditnirekin ezin dela inora joan, betiargazkiak ateratzen ari zaizkidala. Baina zergatik ukatu argazki bat ateratzea?

Familia?Ez banitu izango, ez nintzen ezer izango. Garai bateko ijito karroak bezala ibili dira, batetik bestera nirekin: Oriora, Sestaora, Portugaletera, Zierbenara, Castro Urdialesera...

Zaletasun bat? Ehiza. Bizikletan ibiltzea ere gustuko nuen lehen, eta uste dut ona izango nintzela.

Beldurrik bai?Oraingoz ez. Egunen batean hilko naizela, baina denona da hori. Onartua daukat, eta ahal den guztia iraungo dugu. Mundua lehia da azkenean, hobetzea. Bestela, ez genuke ilusiorik izango.

Damuren bat? Gauza batzuetan isilik ez egon izana, baina oihu egindakoan zerbaitegatik egin izan dut. Inoiz ez naute tranpetan harrapatu, baina nire kontura jende asko bizi da arraunean; ni zigortzen nauten horiek, adibidez.

Amets bat?Egunero egiten dut amets. Galdu genuen estropadaren bat irabaztea. Osasuna izatea, munduan gerrarik ez egotea, goserik ez.

Politikaz zer iritzi duzu? Gero eta gutxiago erreparatzen diot politikari. Euskal Herriko alderdi ia guztiei eman diet botoa, baina ama eta aita Espainia dituzten euskal alderdiei, bat ere ez; ez naiz fidatzen horiekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.