Miren Amuriza.
BIRA

Zenbat gera?

2018ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Ikasturteko honetako mobilizazioen kronika zekarren atzo Gara-k (Jon T. Barrenarena), birgogoratzeko moduko data eta datu sorta. Kurtso hasieran, esaterako, 44.000 lagunerainoko manifestazioak egin ziren gurean proces-a babesteko; erreferendumaren aurretik zein ondoren. Abenduan,10.000 lagun abiatu ziren Parisera presoen eskubideen alde; urtarrilean, 95.000 Bilbora. Martxoaren 8an, ehunka mila emakumek egin zuten planto beren auzo, herri, hirietan. Handik gutxira, 115.000 lagun batu ziren Bilboko kaleetan pentsioen igoera eskatzeko; 30.500 gehiago Donostian, Iruñean eta Gasteizen. Apirilaren erdialdean, Altsasuko gazteen kontrako epaiketaren bezperatan, 50.000 lagun Iruñean; Manada auziko sententziaren biharamunetan, 35.000. Ekainean 10ean, Gure Esku Dago-ren giza katean, 175.000 erabakitze eskubidearen defentsan Donostiatik Bilbora eta Bilbotik Gasteizera. Astebetera, 80.000 lagun Iruñean altsasuarrei ezarritako zigorrak salatzen. Eta handik egun batzuetara, manada-ko kideak askatu zituztenean, berehalako elkarretaratzeak hiri, herri, auzo asko eta askotan.

Baikor egoteko ez dakit baina elkarrengan konfiantza izateko adina motibo badugula, aizue; egoera puntualei erantzuteko ez eze, arnasa luzeagoko kausei hauspoa emateko gai izan gara-eta azken hilabeteotan. Gauzek, distantzia batetik begiratuta, ez baitute beti txikiagoak ematen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.