Onintza Enbeita.
BIRA

Terapia

2020ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
Bizi dugun sistemak antsietatea sortzen du. Hobeto esanda: modu konkretu batean bizitzera derrigortzen gaituen sistemaren erruz, antsietatez bizi gara. Egunero kalean ikusten dugun jendeak ahal duena egiten du antsietate hori kudeatzeko. Geure moduan, ahal duena. Batzuek behar ez ditugun gauzak erosten ditugu. Beste batzuk behar baino gehiago drogatzen dira. Gehiegi jaten duen bat edo beste guztiok ezagutzen dugu. Kirolerako gehiegizko joera duen jende asko dago garaiotan, eta etxea diskoz beteta daukanik ere bada hor nonbait. Igandero futbol zelairen batean oihu egiten dute milaka lagunek, eta asteburuero mozkortzen ez bada gaizki sentitzen den jendea bada.

Baina oso gutxiri eta oso berandu okurritzen zaie terapiara joatea, adibidez. Barneratuta ditugun joerak kanpora begirakoak dira, gorputzari entzutea ez da ohituraz egiten dugun gauza bat. Ez da beharrezkoa psikologo baten kontsulta pribatura joatea: sistema publikoan ere badira terapeutak. Agian, guztiok indar egingo bagenu, zerbitzua hobetuko lukete.

Elkar zaintzeaz asko ikasi dugu eta ikasten ari gara, baina batzuetan laguntza profesionala ere ez da gaizki etortzen. Azken hilabeteetan bizi izan duguna oso gogorra da, eta bizitzeko gelditzen zaiguna berdin. Egoerari aurre egiteko emozionalki armatu beharra daukagu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.