Onintza Enbeita.
BIRA

Igandea

2020ko uztailaren 12a
00:00
Entzun
Gure aita ez da fededuna, baina igandero joaten da meza ostera. Ez du mobilik behar nor zein ordutan eta non aurkituko duen jakiteko. Elizara joan direnekin elkartzen da haiek kanpora ateratzen direnean, eta astean gertatu dena kontatzen diote elkarri ardo batzuk edanez. Ez da bere amaren hiletatik sartu elizara, baina igandeetan kanpaiaren sokari tira egiteko eskatzen diotenean, berak hartzen du kanpai bidez dei egiteko ardura. Izan ere, eliza irekitzeko eta dei egiteko ardura duten emakumeek ezin izaten dute behar den moduan egin lan hori. Adina eta gauza horiek, badakizue. Askotan egoten naiz pentsatzen fededuna ez izateko askotxo markatzen duela gure aitaren bizitza igandeak.

 

Eta orduan konturatzen naiz ez dela bere kasua bakarrik. Gaur eguerdian, meza ostean batuko da jenderik gehiena botokutxen inguruan. Gure herri txikian bai behintzat. Elizara gero eta jende gutxiago joaten dela esanez ibiltzen gara urte guztian, eta gero, hauteskundeak iristen direnean, mezaren orduak markatzen du erroldan x gehien markatzeko momentua. Gure lotsetan eta erruetan erlijioaren eragina daukagu, dudarik gabe. Ez hor bakarrik, ordea; gutxien pentsatzen dugun gauzetan ere, hortxe dago eliza. Eta nahi ez dugunean ere ohartuko gara gure herrietako bizimodua noraino markatu duen urte askotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.