Onintza Enbeita.
BIRA

Hizkuntza

2020ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
«Gehiagotan hitz egin beharko zenuke gaztelaniaz», esan zidan. Gaztelaniaz egin dudan aldiren batean esan dudana gustatuko zitzaion. Ez dut sekula ukatu abertzalea naizenik, euskalduna naizenik, emakumea naizenik, bertsolaria naizenik. Beti esan dut independentzia nahi dudala, Euskal Herria euskalduna eta feminista eraiki nahi dudala, lurralde bakarra ikusten dudala Mauletik Karrantzaraino. Ez dakit zehazki esandakotik zer gustatu zitzaion gehien emakume hari, baina gaztelaniaz gehiagotan egin beharko nukeela esan zidan. Ez zidan esan halako edo holako gaizki esan nuenik edo ados ez zegoenik ez ezer; ez. Hizkuntza aukerak emango lidakeen proiekzioaz ari zen: hizkuntza nagusiaren nagusitasunaz. Onean akaso, baina gainetik. Litekeena da protesta txiki bat egin nahi izatea nire aurrean ez duelako beti ulertzen esaten dudana, edo litekeena da bere lagunek ere nik esaten dudana entzun dezaten nahi izatea. Ez dadila tarteka gertatzen den gauza bat izan gaztelaniarena, hautua izan dadila.

Berak erantzun bat espero zuen, eta ni isilik gelditu nintzaion begira. Berriro esan zidan: «Gehiagotan egin behar zenuke gaztelaniaz». Eta barruan ahots bat piztu zitzaidan: «Lasai, Onin, honek benetan ez du esaten ari zinenetik ezer ulertu. Eta arazoa ez da hizkuntza izan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.