Onintza Enbeita.
BIRA

Askatasuna

2021eko otsailaren 7a
00:00
Entzun
«Gai hori potoloegia da artikulu labur batean ebazteko», esan nion. Barre egin zidan. Ez omen zuen uste zenbait gairi buruz hitz egiteak beldurra emango zidanik. Azaldu nion ez dela beldurra: «Gaiak oso zabalak direnean, zerbait egunerokora ekartzea gustatzen zait. Kontzeptu absolutu orokorrak esplikatzeko adibide konkretuak gustatzen zaizkit». Ez nuen konbentzitu. Ez zitzaion hain gai zabala iruditzen kontsumoa eta askatasunik gabeko bizitza ereduena. Halako tesi tabernero bat egin nion norbere askatasunaz, besteenaz, izatekoaz, bizitzekoaz, mugitzekoaz... total, ez niola ezer esan, gaiari buruz zer esan eta zer ez erabakitzeko gogorik ez nuelako. Bazuen, hala ere, bere beldurraren aurpegiratze horretan arrazoi zati bat, eta horrek barrua mugitu zidan.

Izan ere, gauza askotaz askatzen da bat urteak bete ahala. Apurtu ezinak ziruditen totem asko daude deseginda nire inguruan. Denak ez ditut nik apurtu, baina krakateko guztiek egin gaituzte librexeago. Kontua da, zaila dela besteen iritzitik guztiz libre izatea eta askatasunaz, kontsumoaz edo bizitza ereduaz esaten ditugun gauza askok ez daukate zerikusirik egunero egiten ditugun gauzekin. Eta errazagoa da beste gauza batzuez idaztea norbere burua ispiluaren aurrean jartzea baino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.