Onintza Enbeita.
BIRA

Puntu gorriak

2021eko urriaren 10a
00:00
Entzun
Plaza publikoan bizi den jende bat gradetan jesarri eta pistolak kargatzen sumatzen dut beti. Frankotiratzaile profesionalen moduan egiten diote tiro, ia beti, ahulenari. Ahulak ez ahal gutxiago dutelako, baina bai balak gelditzeko txalekorik gabe daudelako plazan. Erdira salto egin, eta eskuaz agurtzen dute grada osoa. Ondoren, barrena hustu egiten dute. Ez dute etsairik ikusten. Edo bai; baina euren buruari fidel izan nahi horretan, maite dutenari eutsi nahi horretan, sentitzen dutena esaten dute han erditik. Eta ez dira konturatzen gorputza argi gorriz beteta daukatela. Gradetatik noiz tiro egingo dagoen jendeak erraz antzematen ditu haien ahulguneak. Eta ahulguneak ez dira ikusten bakarrik erakusten direlako: erraz antzematen dira guztionak direlako antzerakoak. Kontua da, gradetan gelditzen badira, eskopetatik dianari begira, indarguneak baino ez dituztela erakusten, eta orduan erraza da guztien bistan biluzik dagoenari tiro egitea. Hala ere, okerrenak ez dira tiro egiten dutenak, tiro egiten dutenei burua berotu eta eskua gordetzen dutenak baizik.

Bai, ni aspalditik nabil biluzik plazaren erdian. Eta ez, ez diot inori tirorik ez egiteko eskatzen. Bakoitzak jakingo du non dagoen, zertarako dagoen eta zer egin nahi duen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.