Onintza Enbeita.
BIRA

Pasatu da

2021eko abenduaren 19a
00:00
Entzun
Pasatu da. Munduaren zati handi batek ez daki gertatu denik ere, eta beste zati handi bati ez zaio interesatzen. Interesa izan duten zenbaitek etxetik jarraitu dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala, ez daukatelako COVID pasaporterik. Ordea, bihar San Mamesera joan nahiko balute partiduren bat ikustera, lasai joan ahal izango lirateke. Horrela daude gauzak. Kontuak kontu, gurea kito behintzat.

Hiru hilabetetan galdu ditut egindako lanak dokumentuak ez gordetzeagatik, ahaztu zaizkit hainbat enkargu, egin dut negar arrazoirik gabe, egongo naizela esan dut eta ez naiz egon, erori egin naiz aurrean daukadana ez ikustearren, txamarrarik gabe atera naiz etxetik mundua uholdeak hartuta egon denean, iritsi naiz lekuetara berandu, amets gaiztoak izan ditut… baina amaitu da dena. Edo hori pentsatu nahi dut. Ama, aita, Aritz, Begoña, Andere, Txiki, Asier, Laiatz, Lea, Eli, Olatz, Amaia… zuen alaba, maitalea, bidelaguna, ahizpa, izeba, lankidea, laguna ez du haize txar batek eraman: hemen dago. Ez noa promes handirik egiten badaezpada, baina uste dut txapelketa izan dela guztia. Ederra izaten da hainbeste jende bertsoei adi ikustea, baina debaldeko lehiarik ez dago eta gureak ere baditu peaje emozionalak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.