Albistea entzun

Mendi ibilbidea

Axularren txokoa

Xareta osatzen duten herriekin batera Sara, Ainhoa eta Zugarramurdi, Urdazubi ere ezaguna da leize, kontrabandista eta sorginen istorioengatik. Axularren jaiotetxea han dago.
Axularren jaiotetxea, Urdazubin. Egun jabetza pribatua da.
Axularren jaiotetxea, Urdazubin. Egun jabetza pribatua da. MIKEL ARRIZABALAGA Tamaina handiagoan ikusi

Mikel Arrizabalaga -

2021eko apirilak 13

Urdazubiko haran idiliko hau, Xareta osatzen duten beste herriekin batera (Sara, Ainhoa eta Zugarramurdi), leize, kontrabandista eta sorginen istorioengatik ezaguna da, baina ezaugarri horiei beste bat gehitu behar zaie: euskal literaturako idazlerik esanguratsuenetako baten, Pedro Agerre Azpilkueta Axular-en (1556-1644) jaiotetxea Urdazubin (Nafarroa) dago. Euskal idazle handienetako bat da, hark idatzi baitzuen Gero liburua, euskal literaturako lanik garrantzitsuenetako bat, hain zuzen ere. Hemen deskribatuko dugun ibilbidea haren etxearen ataritik pasatzen da, eta haren inguruko txokoak ezagutzeko aukera eskaintzen digu.

Urdazubiko plazan emango diogu hasiera Axularren Txokoa izena duen ibilbide homologatu honi (SL-NA 17). Ugarana erreka igaro, Iribere auzoan hedatzen den asfaltatutako bidetik aurrera egin, eta berehala Genaro Fagoaga harri artisauaren lantokitik igaroko gara, eta, metro batzuk aurrerago, ikuztegi zaharra ikusiko dugu. Bide beretik segituz, bi iturrirekin egingo dugu topo. Errepide nagusira ateratzean, ezkerraldera jo, eta bertatik 200 bat metro bete eta gero, eskuinera igotzen den porlanezko bide zabal batekin topo egingo dugu. Bide honetatik berehala igoko gara Axular idazlearen jaiotetxera gaur egun jabetza pribatua da. Atearen goiko aldean Euskaltzaindiak, Nafarroako Diputazioak eta Urdazubiko Udalak jarritako plaka bat dago.

Porlana atzean utzi, eta bide balizatuak (marra zuri eta berdeak) erakutsiko digu jarraitu beharreko bidea. Lurrezko bideak basoan sartuko gaitu, eta pixkanaka igotzen hasiko gara alanbrezko hesiaren paraleloan marrazten den bidean barna. Bide zabala xenda bihurtu, eta Argangoieta mendiaren magalean, ote eta garo artean erraz egingo dugu aurrera. Xaretako ikuspegi zabal eta ederraz gozatuz, haritz monumental baten ondora iritsiko gara. Zortzi metroko perimetroa duen haritz honen bi adarrek sei metroko luzera dute, eta bakoitzetik beste zenbait adar handi ditu zerurantz begira.

Bidera itzuli, eta berriro maldan gora jarriko gara egurrezko hesolek erakusten duten norabidean. Aldapa amaitu, eta Argangoieta tontorrera zuzentzen den asfaltozko bidera aterako gara. Hortik Mitxelen bordaraino jaitsiko gara. Lepo honetatik itzulerako bidea hartu, eta maldan behera jarriko gara, Azkar errekastoaren paraleloan hedatzen den xenda estutik. Matoneko borda gure eskuinera utzita, errekastoa gainditzen duen egurrezko zubiraino jaitsiko gara, eta, aurrera segituz, herriko hilerrira. Herria gertu ikusiko dugu, eta berehala iritsiko gara Urdazubiko edo San Salbatore monasterioaren ondoan dagoen plazara eta errotara. Biak bisitatzea merezi du.

Inork ez daki monasterioa noiz eraiki zuten. Batzuen arabera, XI. mendearen hasieran izan zen, Antso III.a Gartzez Nagusia erregearen aginduz; beste batzuen arabera, berriz, IX. mendean Antso II.a Gartzez Abarkak erregeak eraiki zuen. Erdi Arotik ez da ezer geratzen, eta bizi izan zituen urterik gorenenak XVI. eta XVIII. mendeen artekoak izan ziren. Bi sute handi jasan zituen: horietako lehena, 1526an, Nafarroako Erresumaren konkistan herrialdeak bere independentzia galdu zuenean; bigarrena, berriz, 1793an, Frantziako Konbentzio Gerran. XVII. mendearen erdialdean klaustroa eta elizari atxikitako beste dependentziak eraiki ziren. XII. eta XIII. mendeetan, monasterioko monjeek errota, ubideak eta zubiak eraiki zituzten (hortik datorkio izena herriari). XVIII. mendean inguruko baserriei zerbitzua ematen hasi ziren, eta trukean, errotariak saskitoa edo lakaria jasotzen zuen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Luis Rioja eta Joselu, Alavesen atzoko bi golegileak, ospakizun betean, Elxen. ©MANUEL LORENZO / EFE

Mailari eusteko urrats handia

Aitor Manterola Garate

Alavesek garaipen oso garrantzitsua lortu du Elx zuzeneko aurkariaren kontra, eta bost puntura urrundu da jaitsieratik, behin-behinean, bi partida falta direla. Joselu eta Luis Rioja izan dira golegileak

Erik Jaka, haserre, Binakako Txapelketako partida batean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Txapelduna faltako da

Julen Etxeberria

Erik Jaka perikarditisak jota dago, eta lau eta zortzi aste bitartean beharko ditu osatzeko. Beraz, ezingo dio eutsi iaz irabazitako buruz buruko txapelari

Robin Le Normand, Luis Suarezekin lehian, Realak eta Atletico Madrilek denboraldi honetan Anoetan jokatutako partidan. ©JUAN HERRERO / EFE

Eskutik da, eta hordago joko du

Jon Ander De la Hoz

Realak Atletico Madrilen zelaian jokatuko du gaur. Ustez, geratzen zaizkion hiru partidetatik zailena da. Irabaziz gero, ondo bideratuko du bosgarren postua eskuratzea

Joseph Dombrowski, nagusi, atzo, Giroko laugarren etapan. ©LUCA ZENNARO / EFE

Dombrowskik irabazi du Giroko etapa; De Marchi, lider

Berria

Landak, Bernalek, Vlasovek, Carthyk eta Cicconek 11 segundo atera dizkiete faboritoei; Almeida, lehiatik at

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.