Onintza Enbeita.
BIRA

Dohainak

2018ko urriaren 7a
00:00
Entzun
Larrialdietan izan naiz aitarekin. Ezer gogorrik ez, zorionez. Kontua da zenbait kalte kroniko dituela, eta orduan, froga asko egin behar izaten dizkiotela gauza txikietarako ere. Han egon gara ordu batzuetan, aspertuta. Aita ni baino gogaituago, interesatzen ez zaion aldizkari bat irakurtzen.

Oso ondo artatu gaituzte. Bikain. Lehen minututik esan digute ez dela ezer larria, ematen duen baino gaitz arinagoa dela, eta horri esker lasai hitz egin dugu elkarrekin itxaron gelan. Pultsera jarri dion langiletik hasi eta etxerakoan agurtu gaitueneraino, inork ez digu erantzun txar bat eman. Etxean ahaztu ditugun zenbait datu behar genituen derrigor, eta itxaron egin digute etxekoek telefonoz eman dizkiguten arte. Proba guztiak taxuz egin dizkiote aitari, pazientziaz. Ez dut informaziorik falta izan minutu batean ere. Mediku txostena behin eta berriro errepasatu dute ezer ahazten zaien jakiteko, eta aitak esan die ezetz; jakina, hark etxera itzuli nahi zuen.

Eta hori dena, euskaraz. Mediku euskaldunak ala onak nahi genituen galdetzen zigutenen kontra, profesional bikainak eta euskaldunak ezagutu ditugu gaur. Izan ere, langile ona eta euskalduna izateko dohain bi baino ez diraeduki behar: langilea izatea, eta euskaraz jakitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.