Onintza Enbeita.
BIRA

Inpresioa

2019ko urriaren 27a
00:00
Entzun
Inpresioa: eguzkia ateratzen. Itzulpena libre samarra da, baina antzerako izena zuen inpresionistatzat hartu zen lehen koadroak. Claude Monetek eguzkiak ateratzean sortzen zion inpresioa islatu zuen bertan. Itsasontzi bat, portu industrial bat irudika dezaketen hainbat garabi difuminatuta eta eguzki laranja borobila.

Badago argazkietan ezagutu dugun jendea. Kasu batzuetan gu jaio ginenerako hilda zegoen jendea izaten da, eta beste batzuetan guk lehenengo ardoa edan genuenerako kartzelan zegoena. Kuriosoa da nola egiten zaizkigun ezagunak azken hauen izenak. Ez dakigu non ibiltzen ziren, zer gustatzen zitzaien, ze musika entzuten zuten, norekin maitemintzen ziren, baina ezagunak zaizkigu. Haiei buruzko zerbait entzun edo irakurri dugu albistegiren batean, baina ez gara haiei lotutako ia ezeren lekuko zuzenak. Kartzelan egin zutena baino ez dakigu erdi ziur: eskulturak, bertsoak, artilezko panpinak...

Eta halako batean aurrez aurre jartzen zaizkigu eta bertsotan egiten diegu. Eta aspaldiko ezagunak bagina lez agurtzen dugu elkar, eta inpresioa egiten du. Inpresioa: preso bat ateratzen. Lagun eta senideak, inguru hurbila izan daitekeen zerbait difuminatuta eta askatasun fisikoa berreskuratu duenaren irribarre borobila. Horixe dira ongi etorriak. Horixe baino ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.