Onintza Enbeita.
BIRA

Besteak

2019ko urriaren 20a
00:00
Entzun
Arriskutsua iruditzen zait errua beti besteei botatzen dien jendea. Gertatzen dena gertatzen dela, batzuk beti zutik erortzen dira. Hori bai, azpian harrapatzen dutenak nahiko lan izango du bere buruari eusten. Euskal Herrian halako asko ezagutu genituen garai ketsuetan, eta Katalunian orain ari dira ugaltzen. Guk dena ondo egin dugu, guk bakez eskatu ditugu gauzak, gure moduak onak izan dira, guk hitz egin nahi dugu. Besteak, ordea, ez dira ondo portatzen ari. Jakina, besteen artean ere besteak eta besteak daude. Halako diskurtsoekin dabiltzanek ez diote poliziari errurik botatzen. Besteak eta besteak dira txarrak; gu erdian gaude.

Ez dakit besteei errua botatzera ohituta dagoen jende horrek jakin badakien arrazoia borrokatzeko era asko daudela. Ez dakit jakin badakiten muturreko egoeretan erdian egoteak ez duela balio. Eta, hala ere, jakin badakit mutur batean edo bestean kokatu garenok beti zipriztindu gaituela zerbaitek. Gehienetan zerbait txarrak. Baina neutraltasunik ez dago. Bat-batean sua ikusi duelako begiak ireki dituen jendea ez dut ulertzen. Sua piztu aurretik itzaltzeko aukera izan dutenean, ez dakit non egon diren. Baina orain ere hor doaz, besteek piztu omen duten sua itzaltzera. Ez naiz fidatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.