Albistea entzun

HIRUKOTIK

Mende erdi

Khris Middleton taldeko kapitaina, NBAko garaikurrarekin.
Khris Middleton taldeko kapitaina, NBAko garaikurrarekin. TANNEN MAURY / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Mikel Reina -

2021eko uztailak 22

Debutarien finalak ziren 2021eko hauek. Bi taldeetako jokalarietako inork ez zuen eraztunik, eta duela 50 urte ez zela egoera hau gertatzen. Beti egon da baten bat. Ezta Phoenix Sunsek ere; frankizia gisa ez du inoiz eraztunik lortu. Milwaukeeren bigarrena da azken hau. Bakarrak zuen esperientzia finaletan: Phoenixeko Jae Crowderrek, eta sei partida soilik jokatuta. Milwaukee Bucks izendatu da NBAko txapeldun, finaleko seigarren partidan Sunseri 105-98 irabazi ostean. 1970ean lortu zuten beren azken eraztuna. Lehendabizikoa da, esate baterako, finaletako jokalaririk onena izendatu duten Giannis Antetokounmporentzat. Chris Paul ez bezala, munduko ligarik oneneko txapeldun izan ez den zerrenda beltzetik irten da greziarra. Hor jarraitzen dute, besteak beste, John Stocktonek, Karl Malonek, Steve Nashek, Reggie Millerrek edota Charles Barkleyk. Azken horrekin jokatu zituen Arizonako frankiziak bere azken finalak, 1993an. Emaitza bera izan zen: 4-2, Michael Jordanen Chicago Bulls garaile. Three-Peat famatu hura. Aurten, nahiz eta Chris Paulek Devin Bookerrekin lehen bi norgehiagokak irabazi, ez da nahikoa izan. Dagoeneko bost aldiz egon da Paul egoera berean, 2-0arekin, eta denetan izan da galtzaile.

50 urte zeramatzan Milwaukee Bucksek NBAko eraztuna irabazi gabe. 50. Azkenengoan Kareem Abdul-Jabbar izendatu zuten MVP. 50 puntu sartu zituen partida erabakigarrian. Giannis Antetokounmpok ere puntu kopuru bera pilatu du: 50. MVP. Historian Estatu Batuetan jaio ez diren lau jokalarik lortu dute sari hori: Hakeem Olajuwonek, Tony Parkerrek eta Dirk Nowitzkik. Hegalekoak ekialdeko konferentziako finaleko laugarren lehian min hartu zuen belaunean. Galdera asko zeuden haren inguruan. Liga erregularreko jokalaririk onena bi urtez jarraian, baina kanporaketetan bere nagusitasuna ez erakustea egozten zioten askok. Zalantza denak uxatu ditu: 35,5 puntu, 13,1 errebote eta 6 asistentzia lortu ditu batez beste, eta %60tik gora jaurtiketetan.

Zenbaki horietatik urrun aritu da Jrue Holiday, finaletako heroia. Antolatzaileak lapurtu zion Devin Bookerri bosgarren partidan baloi erabakigarria hemezortzi segundoren faltan, Phoenix puntu bakarrera zegoenean; baita gero greziarrari asistentzia eman ere partida irabazteko birrinketa sartu zezan. Itzalean, baina ezinbestekoa, Khris Middleton bezala. Hori da hirukotea. Partida horretan 88 puntu sartu zituzten hiruren artean; taldeak, guztira, 123. NBAko final berdinduetan matematikak argi daude: Bosgarren lehia irabazten duenak asko du irabazita, dena ez esatearren. 1978az geroztik, lau kanporaketa heldu dira etxeko taldearen kantxan bosgarren partidara, eta matematikek ez dute barkatzen; irabazlea txapeldun izendatu da. Azkena 2006an izan zen, Miami Heat eta Dallas Mavericksen arteko finalean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Alaveseko jokalariak denboraldi-aurreko lehenengo entrenamenduan ©AlavesFem

Lehen Mailan lehiatuko diren lau euskal talde guztiek ekin diote sasoi-aurreari

Zuriñe Iglesias Sarasola

Alaves izan zen lehena hasten, uztailaren 19an; aste bat beranduago ekin zioten Athleticek eta Eibarrek; eta, gaur, Realaren txanda izan da. Bilbokoek eta eibarkoek nobedade handirik gabe hasi dute denboraldi-aurrea. Ez, aldiz, donostiarrek eta gasteiztarrek; hainbat jokalari etorri, eta joan dira taldetik.

Saunders, atzo, podiumean, keinua egiten ©FRANCK ROBICHON / EFE

Saundersen keinua aztertzen ari da NOB

Igor Susaeta

Pisu jaurtiketako zilarrezko domina jasotzeko podiumean, besoak gurutzatu zituen buruaren gainean, «zapaldu guztiekin elkartasunez». NOBen arautegiaren arabera, Olinpiar Jokoetan debekatuta dago podiumean aldarrikapen keinuak egitea.

Camacho-Quinn, gaur, helmugan sartzen ©CRISTIAN BRUNA / EFE

Camacho-Quinn garaile 100 metroko hesidunean

Igor Susaeta

Olinpiar Joko batzuetan Puerto Ricok atletismoan lortutako aurreneko domina da.

Munarriz uztail hasieran, Benu Kopan Kroaziaren aurka jokatutako partidan. ©Tamas Kovacs / Efe

Munarrizek final-laurdenak jokatuko ditu

Igor Susaeta

Espainiako selekzioak 8-4 irabazi dio gaur Kroaziari, eta AEBak izango ditu aurkari kanporaketan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.