HILBERRIA. Jon Zamarripa

Arraroa, primitiboa, aurreratua

BERRIA

Mikel Lizarralde -

2018ko apirilak 3
Josetxo Anituak bizitza uztea erabaki zuenetik hamar urte betetzear direnean —2008ko apirilaren 22an hil zen—, Cancer Moon taldeko bigarren ezinbesteko pieza zendu da, Jon Zamarripa gitarrista. Zamarripa (Bilbo, 1962) euskal rock undergroundaren parte oso garrantzitsua izan zen, eta Cancer Moonekin rock alternatiboaren zimenduak jarri zituen gaur egun erreferentzia diren hiru diskorekin: Haunted by the Snake (1990), Flock, Colibri, Oil (1992) eta Moor Room (1994).

Proiektu hori abiatu baino lehenagotik ibilbidea egindakoa zen Zamarripa. Los Primitivos sortu zuen, 1983an, rock gordina egiten zuen banda, eta Gazte Hilak-eko kidea ere izan zen. Los Extra├▒os-ekin, baina, bere soinua lortu zuen Zamarripak, garage-aren, new wave-aren eta New Yorkeko rockaren artean mugitzen zena. Pare bat bildumatan parte hartu ondoren, lege kontuengatik taldeari izena aldatu, eta Los Raros deiturarekin argitaratu zuten No es un buen plan euskal rock undergroundaren ezinbesteko diskoa.

Gero, Cancer Moon iritsi zen. Inguruan egiten zen musikarekin zerikusi gutxi izateaz gain, talde horrekin Zamarripa eta Anitua aurreratu egin zitzaizkion jaiotzen ari zen noise belaunaldiari. Taldearen diskoek oso kritika onak izan zituzten, baina kaleko musikazaleek ez zieten kasu handirik egin, eta frustrazio artean amaitu zuten.

Alvaro Fierrok eta Ibon Ibarluzeak sinatutako Atrapados por la serpiente dokumentalak (2017) Cancer Moonen historia ekarri zuen gogora, eta, agian horrek bultzatuta, Zamarripa agertokietara itzulia zen. Orain dela pare bat hilabete akustikoan aritu zen Bilbon, eta zuzenean jotzeko asmoak zituen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna