Beste 25 iheslari Arabara, Bizkaira eta Gipuzkoara

2021eko abuztuaren 28a
00:00
Entzun
Afganistandik iritsitako errefuxiatuen inguruko kopuruak berritu zituen atzo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak, eta jakinarazi zuen 25 iheslari gehiago heldu zirela azken orduetan Arabara, Bizkaira eta Gipuzkoara. Horrenbestez, 85 dira guztira talibanek boterea hartu zutenetik hiru herrialde horietara heldutakoak: 39 Bizkaira, 33 Arabara eta hamahiru Gipuzkoara. Guztiak ere Madrilgo Torrejon de Ardoz herrian berariaz ezarritako aireportutik bideratu dituzte.

Herenegun gauean, berriz, Kabuldik ebakuatutako 40 lagun iritsi ziren Nafarroara, eta 64 dira, oraingoz, hara heldu direnak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.