EA-KO BURUAK

2019ko ekainaren 25a
00:00
Entzun
1986-1987: Manuel Ibarrondo. 1986an eratu zuten Eusko Alkartasuna (EA), eta Manuel Ibarrondo izan zen aurreneko presidentea.

1987-1999: Carlos Garaikoetxea. EAk 1987an egin zuen kongresu eratzailea: Carlos Garaikoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohia eta EAko buruzagi nagusia hautatu zuten presidente.

1999-2007: Begoña Errazti. Alderdiaren V. kongresuan, Begoña Errazti jarri zen presidente.

2007-2009: Unai Ziarreta. EAko bi ildoek VII. biltzarrean hala adostuta, Unai Ziarreta aukeratu zuten presidente. 2009an utzi zuen,EAEko bozetako emaitzengatik.

2009: Koldo Amezketa. EAren krisi garaian, Koldo Amezketa izan zen behin-behineko burua.

2009-2019: Pello Urizar. Pello Urizar hautatu zuten EAko idazkari nagusi VIII. kongresuan —kendu egin zuten presidente figura—, adostasun zabalarekin hautatu ere. Atzo dimisioa eman zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.