EB berrogeialdirik eta testik gabeko bidaien alde dago

2020ko abenduaren 3a
00:00
Entzun
Aireko Segurtasunaren Europako Agentziak eta Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Europako Zentroak esan dute EB Europako Batasunaren barruan antzeko egoera epidemiologikoa duten herrialdeen artean bidaiak egiten dituzten pertsonak ez direla behartu behar COVID-19a atzemateko testak egin edo berrogeialdiak betetzera. Europako Batzordearen ardurapean dihardute bi erakundeok; nabarmendu dute, eskura dituzten datuen arabera, hegazkin bidaietan kutsatzeko arriskua ez dela batere handia. «Biztanlerian oro har baino apalagoak dira», adierazi dute. «Gainera, hegazkinetan ezarri dituzten neurriek nabarmen apaldu dute arriskua».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.