Udaletan ezbaian jarri dute interes orokorreko figura

2021eko azaroaren 27a
00:00
Entzun
Irungo Udalak asteazkenean adierazi zuen, eta Gasteizen atzo atera da berria argitara: udalek ez dute nahi Eusko Jaurlaritzak Ingurumen Administrazioaren Legeari egingo dion zuzenketak aurrera egitea. Horren arabera, «interes orokorraren izenean» Jaurlaritzak bide bat ireki nahi du zenbait proiektu aurrera ateratzeko, udalen eskumenen gainetik. Irungo Udalak PSE-EE eta Ahal Dugu Jose Antonio Santano alkatea buru duela argudiatu du figura juridiko horrek udalen autonomiari eragiten diola. Gasteizen, berriz, oposizioko taldeek udalbatzarrean adostu dute zuzenketaren aurka agertzea, eta salatu dute «tokiko demokraziari» kalte egiten diola figura horrek. Aferak eragin berezia du, batez ere, Gasteizen kasuan. Izan ere, entzutetsua izan zen gas putzuen ustiaketaren auzia. Armentiako zelaietan zegoen putzuan gas ustiaketa proiektu bat martxan jarri nahi izan zuen Jaurlaritzak, baina Gasteizko Udala aurka agertu zen, bere hirigintza planarekin bat ez zetorrela argudiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.