inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Aldartea eta jarrera

2018ko uztailaren 10a
00:00
Entzun
Mariano Rajoyren aldean, beste aldarte bat dauka Pedro Sanchez PSOEko presidenteak. Eta hori agerian geratu da Quim Torrarekin Moncloan egindako bileran. «Bilera zintzoa izan da, eta denari buruz hitz egin dugu», adierazi du Torrak. Bi gobernuen arteko aldebiko batzorde bat osatzea erabaki dute bi agintariek, eta horretan sakontzen jarraitu beharko dute atzo hasitako elkarrizketa bidea. Alabaina, aldarte aldaketa horrek, printzipioz, ez du jarrera aldaketarik ekarriko. Izan ere, Sanchezek adierazi du ez duela onartuko Kataluniaren autodeterminazio eskubidea. Eta hori da, hain zuzen ere, gatazka konpontzeko giltza, Torrak esan duenez.

Aldartea ezberdina izanik ere, oinarrizkoan ados baitira Sanchez eta Rajoy: Katalunia Espainiako Konstituzioaren menpeko autonomia bat da eurentzat. Eta Sanchezek badaki zein diren bere kartak. Elkarrizketari bide eman eta zenbait kontutan jarrera leunagoa azaltzea; esaterako, preso eta iheslari politikoen gaian. Hau da, tenperatura jaistea. Horrek, baina, ez ditu konponduko katalanek nazio eskubideak bideratzeko azaltzen dituzten gogoa eta grina. Eta, berriz ere, Madrilen borondatearen menpe geratuko da euren geroa. Gauzak hala, euren alde bakarreko ekinaldia da euren potentzial politiko nagusia, Madrilen, aldartea ez ezik, jarrera ere aldatu bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.