IRITZIA

Erdi pirata, erdi Robin Hood

Joxe Portela Murgia
2017ko apirilaren 30a
00:00
Entzun
Juanba Berasategiri buruz lerro asko idatz daitezke, baita liburuak ere, ez baita izan aztarnarik uzten ez duten horietakoa, ez horixe.

Bere jaioterriaz harro eta eskertua, beti nazioartekoa eta borondate onekoa. Gizon gogorraren itxurapean, bihotz sentibera eta eskuzabala erakusten zuen pertsona.

Nahiz eta niri asko kostatu, uste dut berari ez litzaiokeela gustatuko orri hau malkoz eta hitz sentikorrez betetzea, eta nahiagoko lukeela ikus-entzunezko sektoreari buruzko zerbait idaztea.

Juanba, zenbat alditan komentatu izan dugu kulturaren alorrean, ikus-entzunezko adierazpenak tresna bat direla herrialde baten kultura-nortasuna eraikitzeko, mantentzeko eta hedatzeko?

Eta zenbat aldiz errepikatu izan dugu ez dugula mundua beti Hollywoodeko objektiboaren lentearen bidez ikusi nahi? Guk ere badaukagulako zer kontatu eta guk geuk kontatu nahi dugulako, ze kristo! Hala egin ezean, beste batzuek kontatuko dituzte gure istorioak, edota, okerragoa dena, beraien istorioak baino ez zaizkigu iritsiko, gureak iluntasunean gelditzen diren bitartean.

Ibaia-ren batzordean momentu latzak partekatu izan ditugu, eta hala ere, elkarrekin egindako barreak, zure irribarre konplize, ironiko, azeri eta maitekorra da betiko gogoan geratuko zaidana.

Etxean sarritan komentatu izan dut: «Pasaiako lagun bat daukat, erdi pirata, erdi Robin Hood dena», zorrotza eta sentibera, beti lagun...

Zergatik joan zara horren goiz, kabroi hori!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.