Noiz sortua: 2019-02-19 00:30:00

Osakidetzako lan eskaintza. Ikerketa

Fiskaltzak delitu zantzuak aurkitu ditu Osakidetzako oposizioen auzian

Salatu du filtrazioak izan zirela gutxienez 11 kategoriatan. Azpimarratu du «irizpide objektiborik» ez zela jarri azterketa prestatu zuten kideak eta epaimahaikoak aukeratzeko
Iazko uztailean eginiko azterketa batzuk, kaxetan sartuta.
Iazko uztailean eginiko azterketa batzuk, kaxetan sartuta. MARISOL RAMIREZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Jokin Sagarzazu -

2019ko otsailak 19

Azterketa batzuk aurretik filtratu zizkieten pertsona jakin batzuei, eta galderak prestatu zituztenetako batzuk eta epaimahaietako zenbait kide ez ziren irizpide objektiboen arabera aukeratu. Hori dio Euskal Autonomia Erkidegoko fiskalburu Carmen Adanen sinadura daraman txostenak. Osakidetzako iazko lan eskaintza publikoari buruzko ikerketa amaitu du fiskaltzak, eta delitu zantzuak aurkitu ditu: zehazki, sekretuak ezagutarazteko delituaren zantzuak. Txostena epaitegi batera eramatekoa du gaur, instrukzio epaile batek gaia iker dezan, eta, hala badagokio, erantzukizun penalak nori leporatu erabaki dezan. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ez du balorazio ofizialik egin nahi izan, jakinarazpen ofiziala ez duela jaso argudiatuta.

Filtrazio salaketei dagokienez, fiskaltzak horren zantzuak atzeman ditu honako 11 kategoria hauetan: Anestesiologian, Angiologian, Digestio Aparatukoan, Kardiologian, Traumatologian, Kirurgia Plastikoan, Urologian, Zaintza Intentsiboetan, Larrialdietan, Mikrobiologian eta Kirurgia Baskularrekoan. Epaileari eskatu dio inputatu gisa deklaratzera deitzeko hiru epaimahaiburu.

Fiskaltzak, halaber, begiz jo ditu Osakidetzako zuzendaritzako hiru kargudun: Giza Baliabideetako zuzendari ohi Juan Carlos Soto eta zuzendariorde Xabier Balerdi, eta Osasun Arretako zuzendari Andoni Arzelai. Epailearen esku utzi du horien erantzukizunak zehaztea, inputatu ala lekuko gisa deklaratzera deitzea. Sotok urtarrilaren hasieran dimititu zuen, eta Ricardo Ituarte Ekonomia zuzendaria kargugabetu egin zuten. Iazko udazkenean, dimisioa eman zuen Maria Jesus Mujika Osakidetzako zuzendariak.

Fiskaltza gogor mintzo da talde horren jarduteko moduaz. Haien gaineko kontrol neurriek huts egin zutela dio. Azaldu du zuzendaritzak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari (HAEE) eskatu ziola etsaminak egiteko, baina «benetan eta izatez» Osakidetzak erabaki zuela «azterketak nork prestatuko zituen», eta egin zuela zerrenda bat «arbitrarietatea saihesteko kontrol nahikorik gabe». «Izendapenean ez dago irizpide objektiborik». Fiskaltzak epaimahaiko kideen artean aurkitu ditu, besteak beste, azterketa aurretik jaso zuten pertsona batzuen senideak edota lankideak. Filtrazioak izan zirela iradokitzen duten telefono deiak ere aipatu ditu fiskalak txostenean.

Horrekin batera, ohartarazi du HAEEk ez zekiela pertsona horietako batzuk gero epaimahaietako kide ere izango zirela kasu batzuetan. Salatu du, halaber, zuzendaritzak kasu batzuetan bere kabuz erabaki zuela HAEEk prestatuko zituela bi azterketak, eta beste batzuetan epaimahaiaren esku utzi zuela bigarren proba.

Hor ez dira amaitzen Osakidetzako zuzendaritzaren okerrak, fiskaltzaren arabera. Aurreko guztia barne mailan jakin zenean ere, jokabide partziala izan zuela dio Adibidez, Angiologiako epaimahaiaren kasuan: horko ia kide guztiek ohartarazi zutela azterketa errepikatuz gero haietako batek ezin zuela jarraitu, filtrazioa egin zuelako susmopean zegoelako, baina Giza Baliabidetako zuzendariak erabaki zuela jarraitzea, jakinagatik ere pertsona horixe bera zela bi azterketak prestatu zituena. Fiskaltzarentzat deigarria suertatu zaio, halaber, Angiologia eta Kirurgia Baskularreko azterketen inguruko ikerketa txostenaren arduradun izendatu izana Giza Baliabideetako zuzendariordea, Xabier Balerdi; alegia, azterketa nork prestatuko zuen erabaki zuenetako bat.

Inoizko jendetsuenak

Osakidetzan egindako lan eskaintza publiko handiena izan zen iazkoa: 72.500 pertsona aurkeztu ziren azterketetara. Polemikak inguratuta egon zen hasieratik, eta anestesia espezialitateko azterketarekin lehertu zen: proba egin baino lehen, notarioarenera jo zuten hautagai batzuek, eta idatzita utzi zuten nortzuek gaindituko zuten azterketa; asmatu egin zuten. Osakidetzako langile batzuen testigantzek berretsi zuten halako filtrazioak ohikoak izan zirela urteetan.

Sindikatuek hemeretzi kategoriatan atzeman zituzten irregulartasun zantzuak, baina Osakidetzaren barne ikerketak zortzi diziplinari baino ez zien erreparatu. Fiskalak 11 aipatu ditu. Hiru espezialitatetako azterketak berriz egin behar zirela ebatzi zuen Osasun Sailak, baina horietako bat bertan behera utzia du Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3. zenbakiko Epaitegiak.

«Azterketaren edukiak ezagutu ahal zituzten»

Uholdea, bozen atarian

Oposizioak notarioarenean

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Udaletako eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, Zumarragan bilduta. ©/ Ordiziako Udala

Ordiziako fokuan 30 pertsona kutsatu dira oraingoz, eta alkateak «autokonfinatzeko» eskatu du

Irati Urdalleta Lete - Jon Ordoñez Garmendia

Beste hamalau positibo daudela jakinarazi du Osasun Sailak, eta dagoeneko 707 PCRren emaitzak jaso dituzte. Beharrezkoa dela ikusiz gero «irmo» arituko direla ziurtatu du sailburuak. Itxi zituzten Haka, Miami eta Kebab tabernetako zerbitzariek negatibo eman dute. Biharko azoka bertan behera utzi du Udalak, eta kiroldegia, jolas parkeak eta liburutegia itxi ditu. Neurriak zorroztuko dituzte arratsaldean.

Testak egiteko asmoz Ordizian atzo ipinitako karpa. ©JON URBE / FOKU

«Nor ez da ibiltzen hor!»

Arantxa Iraola

Zazpi positibori atxikita, ostatu gune batean ibilitako herritarrei testak egin dizkie Osakidetzak: 900 PCR proba egin dituzte, eta negatibo eman dute lehen 91k. Boluntarioa izan da parte hartzea. Ordizia, Beasain eta Lazkaoko eguneko zentroak itxi egin dituzte, eta zahar etxeetan bisitak kendu dizkiete zazpi egunez. Eskualdeko beste zahar etxeetan, halaber, kalera irteteko aukerarik gabe utzi dituzte bertan bizi diren adinekoak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna