Onkologikoa «bizirik» nahi dutela esan dute langileek, kalean

Izaera «monografikoari» eutsi nahi diote, gaixo onkologikoei arta osoa emateko. Sare publikoan guztiz integratuta egotea nahi dute

Langileek deitutako protesta, atzo. GORKA RUBIO / FOKU.
arantxa iraola
Donostia
2021eko urriaren 3a
00:00
Entzun
Anoetako futbol zelaiaren pareko zabalgunetik abiatu, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Donostiako ordezkaritzarako bidea egin zuten atzo eguerdian Onkologikoko langileek eta haiei babesa ematera joandako dozenaka herritarrek. Minbiziaren inguruan jarduera guztiz ardazten zuen osasun zentroa zirela gogorarazi zuten, eta berreskuratu egin nahi dutela izaera «monografiko» hori berriro ere. Abian dute erietxea Osakidetzan integratzeko prozesua, eta hori guztiz osatzeko eskea ere egin zuten. Onkologikoa bizirik. Integrazio osoa lelodun pankarta hautatu zuten manifestazioa irekitzeko. Zentroko hainbat jarduera bertan behera utzita daudela salatu zuten, eta bermatu nahi dutela zentroa «bizirik» egotea, eta langileek «lan etorkizun» bat izatea bertan. 250 bat langile dira; aspaldi ari da langile batzordea zentroaren egoeraz ohartarazten.

Atzo eregertatzen ari denaren berri emateko hainbat etsenpluri erreparatu nahi izan zieten. «Endoskopien bi gelak, adibidez, kendu egin ziren, eta Onkologikoko Bularreko Unitatea badirudi desegin egin nahi dutela», salatu zuten prentsa ohar batean. Langile batzordearenizenean, Jon Galfarsoroketa Joana Cillerok hartu zuten hitza. Onkologikoaren «praktika klinikoa» garai batean osoa zela gogoratu zuten, baina «desegiten» ari dela hori. «Gaixoaren diagnostikoa, proposamen terapeutikoa, eta tratamendua bera ere bai, kirurgia barne», azaldu zuen Galfarsorok. Lehen, horiek guztiak egiten zituzten: «Baina hori desegiten ari da». Bular Unitatea , esaterako, zentroaren jardun onaren «ikur bat» izan dela gogoratu zuen, eta «desagertzen» ari dela. Lantaldeakere puskatzen ari direla salatu zuen, langileen «deslokalizazioa» dakarten sistemak ezartzen dizkietela lanerako garaian: «Eta langile dezente sobratzen dira horren ondorioz. Horregatik, gure lan eremu propiotik atera behar izaten dugu». Zentroa garai batean bezala nahi lukete: bete-betean. «Egun, ospitaleratzeak urriak dira, eta ebakuntza gelen erabilera ere bai».

Kutxa fundazioarena zen lehen Onkologikoa; 2019an hasi zen zentroa Osakidetzan integratzeko prozesua, baina langileek usu salatu dute prozesu hori ez dela ari behar bezala bideratzen. Horregatik, atzo, berriz ere, aldarria ozendu nahi izan zuten. «Langileak Osakidetzako lantaldeko parte izatea nahi dugu», adierazi zuen Galfarsorok. Integrazioa «egiturazkoa, funtzionala eta organikoa» izatea nahi dute: osoa. Lehendik osasun sistemak beste hainbat erietxe «integratu» izan dituela oroitarazi zuen Galfarsorok: «Hortxe dago Basurtuko erietxea, adibidez». Eta era badela hori modu «osoan» egiteko. «Horretarako arazorik ez dago, baina borondatepolitikoa behar da». Zentroak bere historia luzean izan duen «bokazio publikoa» aldarrikatu zuten. 1933tik ari da;erien %85 baino gehiago osasun sare publikotik bideratu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.