Errusiako Munduko Kopa

Belgikak era ikusgarrian irabazi du, eta Mexiko aise gailendu da

Ainara Arratibel Gascon -

2018ko ekainak 24
Hego Korea 1-2 Mexiko

Golak. 0-1: Velak penaltiz (26. min.). 0-2: Chicharito Hernandezek (66. min.). 1-2: Sonek (93.min.).

Belgika 5-2 Tunisia

Golak. 1-0: Hazardek penaltiz (6. min). 2-0: Lukakuk (16. min.). 2-1: Bronnek (18. min.). 3-1: Lukakuk (51. min.). 4-1: Hazardek (90. min.). 5-1: Batshuayik (90. min.). 5-2: Khazrik (93. min.).

Errusiarekin batera, Munduko Kopan modu ikusgarrienean jokatzen ari den selekzioa da. Atzo astindua eman zion Tunisiari: 5-2. Lehen ordu laurdenerako, belgikarrek ia erabakita utzi zuten partida, Hazardek eta Lukakuk sartutako bi golei esker. Partida hasiera bizia eta eroa izan zen, Bronnek 2-1ekoa sartu baitzuen 18. minutuan. Belgikak, ordea, ez zuen aparteko arazo edo estualdirik izan, eta norgehiagoka mendean eduki zuen. Bigarren zatian, gainera, bizi eta erasokor jokatuz, beste hiru gol sartu zituen. Courtoisen ziurtasuna, Hazarden irudimena, Lukakuren abiadura eta gola. Belgikako zaleak zerbait handia egin dezaketela amesten hasi dira. Tunisia, berriz, txapelketatik at da dagoeneko.

Mexikok ere orain arteko bi partidak irabazi ditu. Atzo nahikoa izan zituen Velak penaltiz eta Chicharitok sartutako golak, eta defentsako lan on bat Hego Koreari —dagoeneko kanporatua dago— estutasunik gabe irabazteko. Korearrek 93. minutuan jaso zuten golaren saria. Baina beranduegi zen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna