Katalunia. A-9ko prozesu parte hartzailea

EAJ eta EH Bildu gaur batera Bartzelonan, hedabideen aurrean

Enekoitz Esnaola -

2014ko azaroak 9
Kataluniako prozesuari begira, behintzat, bat eginda agertzen hasiak dira EAJ eta EH Bildu. Joan den urriaren 9an, Eusko Legebiltzarrean testu bat onartu zuten bi indar abertzaleek, eta, gaur, Bartzelonan hedabideen aurrean batera azalduko dira.

Duela hilabeteko saioan Kataluniako prozesuaren eta herrien erabakitzeko eskubidearen aldeko testua onartu zuten EAJk eta EH Bilduk —48 boto—. PSE-EE, PP eta UPD aurka azaldu ziren —27 boto—. Kataluniako Parlamentuak hasitako «prozesu politiko eta demokratikoari» errespetua eta aitorpena agertu zion Eusko Legebiltzarrak. EH Bilduk eta EAJk esan zuten herritarrei galdetzea «ariketa demokratikoa» dela. Aldiz, PSEk, PPk eta UPDk Espainiako Estatuko legediarekiko errespetua eskatu zuten.

Gaur, EAJ eta EH Bildu «Kataluniako herriari babesa eta elkartasuna adieraztera» azalduko dira hedabideen aurrera, 13:00etan, parte zaharrean, Born azokan. EAJren ordezkaritza Joseba Egibar, Joseba Aurrekoetxea eta Iñaki Goikoetxeta EBBko kideek eta Izaskun Bilbao eurolegebiltzarkideak osatuko dute. EH Bildurena, Pernando Barrenak, Rafa Larreinak eta Maite Iturrek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna