Bi gizon atxilotu dituzte sexu erasoekin lotuta

2019ko uztailaren 9a
00:00
Entzun
Atzo goizean Iruñean izandako sexu eraso bat ikertzen ari da Polizia. Hala jakinarazi du Enrique Maia alkateak. Biktimak salaketa jarri eta ordu gutxira atzeman zuten. Maiak, halere, zuhurtziaz jokatzeko eskatu zuen. Adierazi zuen erasoa «abusu» bat izan zela ustez, eta ez dutela «beharrezkotzat» jo udalaren protokoloa abiatzea.

Eraso horrez gain, Espainiako Poliziak Alemanian iaz izandako bortxaketa baten ustezko egilea atxiki zuen atzo Antsoainen (Nafarroa). Alemaniako Poliziak igorria zuen hura atxilotzeko agindua, eta Europolek poliziei ohartarazi zien Iruñean egon zitekeela. Atxilotua 27 urteko gizon bat da. 2018ko irailean Munichen (Alemania) neska bat bortxatu izana leporatzen diote. Horrez gain, poliziek uste dute zerikusia duela Torrejon de Ardozen (Madril) izandako beste sexu eraso batekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.