Koronabirus. Gorka Garcia. Bultza Kirola Euskadi

«Oraindik aztertzen ari gara, baina ez dugu baztertzen auzitara jotzea»

ARITZ LOIOLA / FOKU.
Maria Ortega Zubiate
2021eko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Joan den ostiraleko Labi kontseiluaren ebazpenean zituzten begiak jarriak Bultza Kirola Euskadi plataformakoek. Gorka Garcia (Barakaldo, Bizkaia, 1977) eledunak adierazi du eremu gorrian dauden herrietan eskola kirola eta kirol federatua debekatzen jarraitzeko erabakia «txarra» dela, eta aztertzen ari direla auzitara jotzea.

Badirudi neurri berriek ez dutela eraginik izango eskola kirolean. Zer iritzi duzue?

Guk beti esan dugu kirola funtsezkoa dela, baina, kontseiluaren erabakia ikusita, argi geratu da herri bat eremu gorrian badago bertan behera geratzen den gauza bakarra kirola dela. Gure ikuspegitik txarto dagoen neurria da. Kirola osasuna da: beti egon da lelo hori gure ezpainetan. Baina orain, osasuna behar dugunean hain justu, kirola eteten digute. Ez dugu ondo ulertzen.

Adierazi zenuten aztertzen ari zinetela auzitara jotzea.

Lehengoan bildu ginen bozeramaileok, eta oraindik aztertzen ari gara aukera hori. Ez dugu baztertzen; pauso guztiak begiratu ditugu, baina oraindik aztertzen ari gara.

Auzitara joatekotan zein argudio juridiko erabiliko zenukete?

Ikerketa bat egin dugu, ia 340 kirol elkarte galdekatu ditugu, eta hor ikusi dugu kutsatze maila %0,5ekoa dela, oso baxua. Eta, gainera, ez dira kirolean gertatu kutsatze horiek. Ikerketa horrekin joango ginateke epaitegira: guk behintzat badugu ikerketa bat, baina beraiek ez dute ez ikerketarik, ez ezer.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.