Jaurlaritzak sei milioi emango dizkie hedabideei

2022ko urriaren 12a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak sei milioi euroko diru-laguntza deialdi bat onartu zuen atzo, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako komunikabideentzat eta bertan lan egiten duten hedabideentzat, «horien sostengu ekonomikoan eta desinformazioaren aurkako borrokan laguntzeko, bai eta publiko orokorraren alfabetatze mediatikoan laguntzeko ere». Deialdia prentsa idatziari eta eguneroko hedabide digitalei, irratiei eta telebistei zuzendutakoa da.

Iaz, gobernuak bost milioi euro banatu zituen COVID-19ak eragindako kalteei aurre egiteko. Orain, milioi bat gehiago emango du, baina hedabide gehiagoren artean banatuko dute diru hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.