«Ezinbestekoa da boluntarioen parte hartzea; jendea bikain ari da»

arantxa iraola
Donostia
2016ko maiatzaren 14a
00:00
Entzun
2009an zentroa martxan jarri zenutenetik 10.000 boluntariokbaino gehiagok parte hartu dute zuen ikerketetan. Pozik, ezta?

Bai, bai. Atera kontuak, ume jaio berriak aztertzeko programak, esaterako, arrakasta handia izan du: urtean, 700 ume pasatzen dira hemendik. Adineko pertsonak ere deitzen ditugu gure ikerketetarako, eta ikasleak. Gasteizko eskola batean ere, esaterako, laborategi bat jarria dugu, eta handik ere ume asko pasatzen dira. Guretzat, ezinbestekoa da boluntarioen parte hartzea, eta jendea bikain erantzuten ari da. Benetan.

Ikertzaileak erakartzeko garrantzitsua izango da, noski, parte hartze ugari eta zabal hori.

Jakina, bai, bai. Babylab ume txikien laborategia martxan izateko arazoak izaten dituzte, adibidez, munduko leku askotan. Hemen ere denbora pixka bat behar izan genuen abiatzeko. «Zer egingo diote nire umetxoari?». Itaun hori hor egoten da. Baina oso ondo erantzun du jendeak; umeei zer egiten zaien esplikatzen zaie gurasoei, eta azterketa bakar bat ere ez da inbaditzailea. Neurketak dira: odol fluxuarenak, garunaren aktibitate elektriko eta magnetikoarenak... Eta ikusten ari gara zer ezberdintasun dauden umeengan guraso biek euskaraz hitz egiten badiete, edo batek. Garunak egoera bakoitza nola kudeatzen duen ikusten ari gara.

Bertsolariekin ere ari zarete ikerketa bat egiten. Nola doa?

Bai, bai. Zinetan interesgarria da. Hilabete batzuen bueltan emaitzak espero ditugu. Atera dira gauza politak, baina itxaron egin beharko da oraindik ikerketa argitaratzeko: ardoa upelean ontzen utzi behar da zenbaitetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.