Albistea entzun

M-3 elkartea: «Ez dugu justiziarik lortu, baina ez dugu ahaztu»

Martxoaren 3aren ingururako hamaika ekitaldi antolatu dituzte Gasteizen, 1976an hildako bortz langileak oroitu eta gertatua salatzeko
Martxoak 3 elkarteko kideek agerraldia egin zuten atzo, Gasteizen.
Martxoak 3 elkarteko kideek agerraldia egin zuten atzo, Gasteizen. MARTXOAK 3 ELKARTEA Tamaina handiagoan ikusi

Maddi Ane Txoperena Iribarren -

2021eko otsailak 26

«45 urteren ondoren, ez dugu justiziarik lortu». Horixe adierazi zuen atzo Martxoak 3 elkarteak 1976ko gertakarien 45. urteurrenerako prestaturiko ekitaldiak aurkezteko egindako agerraldian. Elkarteak salatu du, hain justu, oraindik zigortu gabe daudela 1976ko martxoaren 3an Gasteizko Zaramaga auzoan bortz langile hiltzearen erantzuleak: «1976ko martxoaren 3ko estatu krimenak epaitzen uzten ez duen Espainiako zigorgabetasun ereduaren ondorioz, Argentinan irekitako prozesu judiziala eta hemen bultzatutako kereilak blokeatuta daude oraindik ere».

Oroimena eta hura lortzeko «borroka» bizirik daudela nabarmendu du elkarteak, ordea, eta azaldu du horixe dela Gasteizko «herri borrokalariak ahanzturaren aurka» lortutako «garaipena»: «Martxoaren 3an gertatutakoa ez ahaztea lortu dugu, eta gure memoriatik ezabatu nahi izan zuten guztia oso presente dago urtero: Martxoaren 3an eta egunero». Elkarteko kideek nabarmendu dutenez, orduko borrokak gaur egungo «justizia sozialaren aldeko borroken oinarria» izan dira, eta adierazi dute «pozten» direla oraindik ere «presente» daudelako bai sarraskiaren salaketak eta bai «eraildako senide eta kideen balioak».

Gaitzetsi dute, halere, Espainiako «zigorgabetasuna» ez dela «milimetro bat ere» aldatu: «Jada ez da bakarrik justiziarako eskubidea oztopatzen duela; indarrean dagoen legerian ere diskriminazioa jasaten ari gara». Salatu dute, hain zuzen, biktima guziek ez dutela «tratu bera» jasotzen. Gasteizen eraiki nahi duten Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroa jarri dute horren adibide gisa, «milaka urraketa kontakizunetik kanpo» utziko baititu. Horren aurka, Memoria Osoa dinamika jarri zuten martxan hainbat memoria elkartek, eta martxoaren 4an aurkeztuko diote Gasteizko Udalari.

Hamaika ekitaldi

Bertze hainbat elkarterekin batera, hamaika ekitaldi antolatu ditu Martxoak 3 elkarteak duela 45 urte gertaturikoa oroitzeko. Martxoaren 2an, erraterako, Zaramagako Odon de Apraiz eta Koldo Mitxelena ikastetxeetan hitzaldi bana emanen du elkarteak, sarraskiari buruz. Era berean, hainbat erakusketa jarriko dituzte martxan egun berean: Mendizabalako Hizkuntza Eskolan, Gasteizko gaztetxean eta Zaramagako Adinekoentzako Zentro Soziokulturalean. Martxoaren 3rako sindikatuek deitutako protestekin ere bat egin du elkarteak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JON URBE / FOKU

«ETAko presoei besteei bezalako tratua ematen diegu»

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Gizarteratzean sinesten du Morenok, baita hirugarren graduak ematen dituen aukeretan ere. Horren lekuko dira datuak: Martuteneko presoen ia erdiak erregimen irekian daude.
2017an Nahikari Otaegiri egindako harrera, Donostian. Segiko kide izateaz akusatuta bete zuen kartzela zigorra. ©FOKU

Ongietorririk ez kasik

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Azken bi urteotan, 53 euskal preso atera dira espetxetik, eta horietatik bederatziri baino ez dizkiete egin harrera publikoak. Aurten, berriz, 25 presotatik biri baino ez.
Jose Manuel Vilarejo komisario ohia, asteazkenean, Espainiako Kongresuan. ©CHEMA MOYA / EFE

GALi gorazarre Kongresuan

Jon O. Urain

Villarejo polizia ohiak talde armatu horrekin lotu du Felipe Gonzalez; esan du «ausartu zen bakarra» izan zela. Estatu indarkeria zuritzeko «zigorgabetasuna» kritikatu du EH Bilduk

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.