Gaur zortzi hasiko dira errenta zerga itzultzen

2019ko apirilaren 4a
00:00
Entzun
Gaur hasiko da 2018ko errenta zergaren kanpaina Nafarroan. Ogasunak www.graciasati.info webgunean ikusgai jarriko ditu jada prestatu dituen 198.782 aitorpen proposamenak. Horietatik %57tan dirua itzuli beharko du ogasunak: 65,7 milioi, guztira.Gaur zortzi hasiko da ordaintzen, eta abenduaren 24a du dirua itzultzeko azken eguna. Proposatutakoarekin ados daudenek ez dute ezer egin beharko, eta besteek aukera izango dute beren aitorpen propioa egiteko ekainaren 24ra arte, bulegoetan, bankuen bidez edo Internet bidez. Aurrez aurreko aitorpenak egiteko epea datorren asteartean hasiko da, Doneztebeko bulegoan izan ezik hilaren 23an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.