SOSLAIA. Fiona Kolbinger

4.000 kilometro egiten lehena

BERRIA.
Imanol Magro Eizmendi.
2019ko abuztuaren 7a
00:00
Entzun
Hamar egun, bi ordu eta 48 minutu. Hori da Fiona Kolbinger 24 urteko txirrindulari alemaniarrak Trascontinental 4.000 kilometroko proba bukatzeko behar izan duen denbora. Berak altxatu ditu besoak Bresteko (Bretainia) helmugan, irabazlea izan baita. 263 txirrindulari irten ziren uztailaren 27an Burgatik (Bulgaria), 223 gizon eta 40 emakume, eta Kolbinger izan da aurrenekoa iristen. Eta ez nolanahiko aldearekin, ia 11 ordu atera baitizkio Ben Davies bigarren sailkatuari.

Kolbinger medikuntza ikaslea da, eta praktikak egiten ari da, umeentzako ospitale onkologiko batean. Haren pasioa, baina, bizikleta da, eta Transcontinentalen izena ematea erabaki zuen. Distantzia oso luzeko bere lehen proba zen, bizikletako Vendee Globe ere esaten diotena. Izan ere, parte hartzaileek ezin dute kanpoko laguntzarik jaso, eta soinean daramatenarekin moldatu behar dute. Kolbingerrek hamabost eta hamazazpi orduko saioak egin ditu egunero bizikleta gainean. Haren hitzetan, «buruz gogorrena» izan delako irabazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.