COVID-19aren aurkako neurririk gabe

2022ko abuztuaren 31
00:00
Entzun
Eskola sartzea hizpide, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du COVID-19aren aurkako neurririk gabe martxan jarriko dela ikasturtea. Asmo hori bera adierazi zuen lehengo astean Nafarroako Gobernuak, eta Iparraldeko eskoletan ere neurririk gabe hastea da plana.

Iñigo Urkullu lehendakariak jakinarazi zuen atzo helaraziko zietela ikastetxeei irailetik aurrerako jarraibideen gida. Izurriaren aurkako neurriak bertan behera geratzen badira ere, «gizartea oro har zaintzeko» neurriak gogoratuko direla esan zuen.

Neurriak bertan behera geratuko badira ere, hainbat gomendio zehaztu ditu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Hala nola: ikasgelak behar bezala aireztatzea, txertaketari buruzko gomendioei kasu egitea, eskuak sarri garbitzea eta sintomak zaintzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.