Gizon bat atxilotu dute emakumeen aldageletan grabaketak egitea egotzita

Barakaldoko eta Sestaoko kiroldegietan grabatzea egotzi diote. Beste kiroldegi batzuetan ere grabatu izanaren susmoa du Segurtasun Sailak

Jendetza handia bildu zen atzo Iruñean, festetan gertatu diren sexu erasoak salatzeko. IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS.
Donostia
2017ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
Gizonezko bat atxilotu dute Sestaon (Bizkaia), sakelakoarekin bertako eta Barakaldoko (Bizkaia) kiroldegietako emakumeen aldageletan grabazioak egitea leporatuta. Segurtasun Sailak jakinarazi du susmoa duela Portugalete, Basauri, Arrigorriaga eta Zorrotzako (Bizkaia) kiroldegietan ere gauza bera egin duela. Ertzaintza apirilean hasi zen kasua ikertzen, Barakaldoko kiroldegiko bi erabiltzailek salaketa jarri baitzuten. Ekainean ere,Sestao kiroldegiko langile bat ohartu zen gizon bat zebilela emakumeen aldageletan. Poliziak sakelakoa eta USB memoria bat antzeman zizkion. Etxea miatu ondoren, ordenagailu eramangarri bat, beste hiru telefono eta beste hainbat euskarri kendu zizkioten.

Ez da izan aste honetan jakin den eraso sexista bakarra: sanferminetan 11 emakumek salatu dute gehiegikeriak egin dizkietela, eta kopurua handituz doa, hamabi baitira orain; beste gizon bat atxilotu dute ukituak egitea egotzita, larderia eta indarkeria erabilita. Akusatua Angelu errugbi taldeko jokalaria da. Iruñeko Udalak adierazi du eraso sexistei aurre egiteko laguntza eskaintzen jarraituko duela: «guztiok dugu segurtasunez, askatasunean eta berdintasunean festaz gozatzeko eskubidea». Nafarroako Gobernuak adierazi du jarrera «aktiboa» mantenduko duela eta emakumeen aurkako eraso gustiak salatuko dituela. Mugimendu feministak antolaturiko manifestazioak jendetza handia bidu zuen atzo.

Beste gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, bere ama jotzea leporatuta. Biktima hiriburuko ospitalera eraman dute. Erasotzaileak ukatu egin du erasoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.