Andre bat hiltzen saiatzea egotzita, gizon bat atxilotuta

2018ko abuztuaren 18a
00:00
Entzun
Ertzainek 35 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Dulantzin (Araba), andrazko bat hiltzen saiatzea leporatuta. Sexu erasoa egitea ere egotzi diote gizonezkoari. Atzo goizean izan zen jazoera; gizon batek andre bati —ikustez ezagunak ziren— lanera autoz eramateko proposamena egin zion. Behin biak autoan zirela, ordea, emakumezkoaren lantokirako jarraitu behar zuen bidetik aldendu zen gizona; erregaia behar zuela argudiatu zuen, eta landa eremu batera eraman zuen. Aparkatu egin zuen han ibilgailua.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko informazio iturrien arabera, andrazkoa itotzeko hainbat ahalegin egin zituen han gizonak, eta sexu harremanak izatera ere behartu zuen. Salaketaren berri izan eta berehala hasi zuten ertzainek ikerketa bat gizona identifikatzen ahalegintzeko. Hainbat orduren buruan atxilotu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.