Polizia kontrolen areagotzea jomugan

2021eko urriaren 16a
00:00
Entzun
CIMADE, Anafe, eta Amnesty International elkarteek salatu dute mugako kontrolen areagotzeak migratzaileentzako arriskuak handitzen dituela, eta, beraz, geroz eta heriotza gehiago «gerta daitekeela». Gogora ekarri dute jada sei direla Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugan hildakoak. Iragan asteartean Ziburun (Lapurdi) hiru migratzaile hil ziren, trenak harrapatuta. Aurten, beste bi, Bidasoa ibaia zeharkatzen ito ziren, eta batek bere buruaz beste egin zuen. «Giza eskubideen aurkako eginmoldeak» gaitzetsi dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.