GATAZKA IRANEKIN

2019ko uztailaren 21a
00:00
Entzun
2018
Maiatzak 8. AEBek Europako lau herrialderekin eta Txinarekin batera adostu zuten behera utziko zutela Irango programa nuklearrari buruzko ituna bertan.
Azaroak 5. AEBek indarrean sartu zituzten Irani 2015ean kendutako zigor ekonomikoak eta diplomatikoak.
Abenduak 1. Iranek 2015eko akordioan debekatutako probak egin zituen misilekin.

2019
Urtarrilak 31. Alemaniak, Erresuma Batuak eta Frantziak iragarri zuten «mekanismo» bat sortuko zela Iranekin negozioak egin eta AEBen zigorrak saihesteko.
Apirilak 8. AEBek «talde terrorista» izendatu zuten Irango Guardia Iraultzailea.
Maiatzak 2 AEBek zigor salbuespenak kendu zizkien Iranen petrolioa erosten jarraitu zuten hainbat herrialderi.
Maiatzak 24. AEBek jakinarazi zuten 1.500 soldadu gehiago bidaliko zituztela Persiar golkora.
Ekainak 13. Bi petroliontziri eraso zieten Ormuzko itsasartean.AEBek Irani egotzi zioten, eta Iranek, berriz, AEBei leporatu zien «eraso faltsu bat» egitea.
Ekainak 17. Iranek jakinarazi zuen hamar eguneko epean gaindituko zuela uranioa aberasteko 2015eko akordioak ezarritako muga. AEBek esan zuten 1.000 soldadu gehiago bidaliko zituztela Persiar golkora.
Ekainak 20. Iranek AEBen drone bat bota zuen Persiar golkoan.
Ekainak 24. AEBek zigor ekonomikoak ezarri zizkioten Ali Khamenei Irango lider gorenari.
Uztailak 4. Erresuma Batuak Irango petroliontzi bat atxiki zuen Gibraltarren, Siriara petrolioa garraiatzea leporatuta.
Uztailak 7. Iranek jakinarazi zuen uranioa aberasten hasiko zela 2015eko muga kontuan hartu gabe.
Uztailak 19. Iranek Erresuma Batuko ontzi bat atxiki zuen Ormuzko itsasartean.
Uztailak 20. Erresuma Batuak esan zuen petroliontzia aske utzi ezean «ondorio larriak» gertatuko zirela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.