Euskal Herriko Itzulia, ETB1en zuzenean; beste modu batez, Hamaikan

urtzi urkizu
2021eko apirilaren 4a
00:00
Entzun
Bilbotik abiatuko da bihar Euskal Herrio Itzulia, eta arratsaldero ETB1 katean ikusi ahalko dira etapen amaierak. Egunero, larunbatean Itzulia Arraten (Eibar, Gipuzkoa) amaitzen den arte, 15:00etan hasiko dute emankizuna. Txirrindularitza probaren kontakizuna Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak egingo dute, eta errepidean gertatzen denaa, berriz, Alfontso Arroiok kontatuko du. Euskadi Irratian, Joxe Mari Apaolaza, Arritxu Iribar, Mikel Astarloza, Jon Altuna eta Eugenio Goikoetxea arituko dira kontakizuna egiten.

'Hamaika itzuli'

Hamaika telebistan, bestalde, bihartik aurrera Hamaikaitzuli saioa gidatuko du EƱaut Gantxegi aktoreak (19:00etan eta 23:00etan ikusi ahalko da). Euskal Herriko Itzuliko etapa bakoitzeko helmugako elkarrizketa eta kontakizunak emango dituzte, baina ez hori bakarrik. Izan ere, Gantxegik Itzuliaren ibilbide orria hartu eta zenbait mendate igoko ditu bizikleta gainean. Euskal Herriko bazterrak arakatu eta askotariko lekukotzak bilduko ditu: Meatzaldeko herritarrak, Balmasedakoak, Jaizkibelgo oroimen historikoaren ikerlariak edota Ane Santesteban txirrindulari profesionala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.