Erle italiarra

2019ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Apis mellifera ligustica

INDARGUNEAK
Higienerako joera handia dauka.
Erlakumea botatzeko joera txikia du.
Ezti ekoizle aparta da.
Oldarkortasun apaleko erlea da, mantsoa.

AHULEZIAK
Zenbait gaixotasunekiko ahula da.
Okerreko erlauntzean sartzeko joera handia du —erle zaintzaileek horietako batzuk hiltzen dituzte—.
Azkar ugaltzen denez, gordetako ezti gehiago kontsumitzen du udaberri hasieran, eta horrek arriskuan jartzen du askotan, gero eguraldi txarra etorriz gero.
Erlauntzatik gutxiago urruntzen da nektarra eta polena hartzera; eremu txikiagoaz baliatzen da, beraz.
Ez dago horren ondo moldatuta Euskal Herriko baldintzetara.
Bertako erleekin gurutzatzen denean sortzen den erle hibridoak ezaugarri oso eskasak izaten ditu.
Erlamandoek kutsadura genetikoa eragiten dute Euskal Herrian, bertako erlearen erreginak ernal ditzakete eta.
Subespeziea mantendu nahi badu, erlezainak aldiro-aldiro erosi beharko ditu erregina italiarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.