Ana Izurak Montes Iturrioz maisua omendu du erakusketa batekin

Erredakzioa -

2014ko azaroak 8
Ana Izura margolariak (1943) Gaspar Montes Iturrioz izan zuen aurreneko maisu Irungo marrazketa eskolan, eta, hainbat hamarkada geroago, hura omendu nahi izan du. Ana Izura... Gasparren eskutik erakusketan 50 bat pieza bildu ditu, instalazio, grabatu, serigrafia, erretratu eta besteren artean. Irungo Menchu Gal aretoan egongo da ikusgai gaurtik otsailaren 15era.

Irunen hasi, eta gero Madrilen, Bruselan eta Parisen osatu zituen ikasketak Izurak. Baina herenegun, erakusketaren aurkezpenean edukitako irakasle bereziena Montes Iturrioz izan zela nabarmendu zuen: «Bera zen bereziena, nire pentsamendua irakurtzeko gai zelako». Horregatik, «bidezkoa» iruditu zaio hura omentzea. Gainera, Montes Iturriozen beraren hainbat grabatu, margolan eta marrazki ere jarri dituzte erakusketan.

Bitan zatitu dute. Lehen espazioa, txikiena, Izuraren alderdi figuratibo eta gizatiarrenari eskainitakoa da. Bigarren espazioan, berriz, olioaren gainean margotutako paisaia tradizionalak zintzilikatu dituzte; horretan Izuraren garapen plastikoa ikusten da, Fernando Garcia Nieto erakusketaren koordinatzailearen esanetan. Jakinarazi zuen, gainera, erakusketa beste toki batzuetara eramateko asmoa daukatela.

Izura batez ere 1970eko hamarkadaren amaieran eta 1980koaren hasieran Bartzelonan, Madrilen, Pragan eta beste hainbat tokitan erakusketak egindakoa da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna