Marijaiari ezin itxaron

Arriaga plazako txupinazoa baino bi ordu arinago hasi dute Bilboko Konpartsek urteroko kalejira. San Antongo zubitik abiatu dira, eta Zazpikaleak zeharkatu dituzte, musika eta jai giroa bidelagun.

Satorrak konpartsako kideak, atzoko kalejiran. ENDIKA PORTILLO / FOKU.
amaia igartua aristondo
Bilbo
2019ko abuztuaren 18a
00:00
Entzun
Eskerrik asko etortzeagatik». 17:00etarako dozenaka minutu falta baziren ere, Pinpilinpauxakoek bozgorailua piztua zuten jada. Lina Morganen kanta batekin ongietorria eman zieten azken orduko konpartsakideei. 17:00ak pasatuta hasi zuten Konpartsek urteroko jaitsiera, eta segizio koloretsuak ordu eta erdi behar izan zituen ibilbidea betetzeko.

Olinpiar Jokoen hasierako desfilearen aldaera dirudiena diziplina gabekoa izan zen atzo. Gutxi zeuden esku hutsik: bandera ez zeramatenek edariarekin ordezkatzen zuten hutsune hori, edo tronboiarekin. Musikaz ondo bete zuten konpartsakideek kalejira, ahal zutenarekin zarata egiten. Lau teilatu-ren bertsio bati txistuaren soinuak jarraitu zion; eta Gatibuk hartu zion lekukoa.

Kalejira Zazpikaleetara heldu zenean, leiho eta balkoietara irtendako auzokideek ura bota zieten. Bero gupidagabearen aurkako erremedio bakarra izanik, batzuek ontziak berriro betetzera joan zitezen erregutu zieten. Hala, aurreikusi gabeko zaparradak ezustean harrapatu zituen asko. Txupinazorako ordu erdi eskas falta zela ailegatu ziren Arriaga plazara, jaia aldez aurretik hasita, eta jada arropak ondo bustiak zituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.