Nord Stream irekiko ote den ez da argitu

2022ko uztailaren 21a
00:00
Entzun
«Gazpronek beti bete ditu bere eginbeharrak, betetzen ditu eta beteko ditu». Vladimir Putin Errusiako presidentearen azken orduotako hitzek ulertzera eman dute Nord Stream gasbidea berriro irekitzeko prest dagoela. Orain hamar egun itxi zuten, arazo teknikoak zirela medio. Baina Putinek zalantzak zabaldu ditu berriro, ziurgabetasun egoera hauspotuz. Izan ere, arazo tekniko gehiago sor daitezkeelahelarazi du, eta, hortaz,gasbidea irekita ere, agian ohi baino gas emari gutxiago bidaliko du Europara. Esan du Nord Stream 2 zabaltzea dela soluzioa, eta Alemaniari jakinarazi diola hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.