Errepublikaren aldeko martxara deitu du EH Bilduk

2019ko azaroaren 26a
00:00
Entzun
EH Bilduk euskal errepublikaren aldeko manifestazio bat egingo du abenduaren 6an, Bilbon, Aurrera egiteko, euskal errepublika lelopean. Jesusen Bihotzetik abiatuko da, 12:00etan, eta, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak azaldu duenez, «demokrazian, eskubide zibil eta politikoen defentsan, pentsio duinetan eta gizarte feminista baten eraikuntzan» aurrera egitea da asmoa. Espainiako Konstituzioa onartu zuten abenduaren 6ko egunez, eta, Otegiren esanetan, Euskal Herriak «herri bezala» dituen arazoen «jatorria» testu horretan dago: «Frankismoak utzitako oinordetzarekin hautsi behar dugu, Euskal Errepublikaren alde indarrak batuta».«Eskubideak eta askatasunak ukatzen dituen konstituzio baten aurrean», beharrezko jo du herritarrak «babestuko» dituen errepublika bat eratzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.