ELAk eta LABek argindar sektore publikoa nahi dute

2021eko irailaren 16a
00:00
Entzun
ELAk eta LABek bat datos zein izango litzatekeenargindarraren garestitzearen aurkako neurririk eraginkorrena: sektore osoa publiko egitea.

Agiri baten bidez, ELAk ziurtatu du elektrizitatearen prezioak energia enpresa handiek ezartzen dituztela, «azken 25 urteotan estatuko gobernuek eman dieten botereari esker». Enpresa handien interesen araberako sistema bat ikusten du sindikatuak, eta «onartezintzat» jo du orain «politikariak» kexu azaltzea, «aurretik nahi zuten guztia eman baitiete».

Elektrizitatearen prezioa erabakitzeko oraingo sistema «bidegabea» bertan behera uzteko eskatu du ELAk, eta haren ordez iturririk garestienaren prezioa guztiei ordaintzen ez dien beste sistema bat jartzeko. Energia sektore osoa publiko egitea nahi du, «kontrol publikoaren eta sozialaren pean jarriz», eta BEZa behin betiko jaistea.

Antzeko iritzia plazaratu du LABek ere. «Oligopolio elektrikoa langileon pobretzearen kontura aberasten ari da», ziurtatu du. Espainiako Gobernuak iragarritako neurrien artean, zergak kentzea edo murriztea kritikatu du, diru publikoaren bidez estali nahi duelako arazoa. «Interesgarriagoak» iruditu zaizkio, berriz, enpresen irabaziak gutxitzea, eta horien bidez berriztagarrien sariak pagatzea. Edonola ere, uste du «sektore energetikoaren jabetza eta kontrol publikoa» izango litzakeelairtenbiderik egokiena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.