Imanol Karrera. LABeko koordinatzailea

«Hemen gakoa da neurriak hartzea, eta ez dugu aukerarik ikusi»

IÑIGO URIZ / FOIKU.
joxerra senar
Iruñea
2019ko azaroaren 21a
00:00
Entzun
LABeko Imanol Karrerak ez du borondate politikorik ikusi lanaldi edo soldaten inguruan sakon eztabaidatzeko.

Zer jarrera duzue?

Gobernuak gonbidatu gaitu enplegu planaren inguruko bileretan parte hartzera. Bilerok kontseiluan egingo dira. Beti egon gara kontseilu horren kontra, erregimenak sortutako esparru bat baita eta diskriminazioan oinarritu baita.

Zer proposatzen duzue?

Hori da ELArekin dugun diferentzia. Guk dioguGizarte eta Ekonomiaren Kontseiluan sindikatu guztiok parte hartzen dugula, eta lan harremanetako batzorde berezi bat osatu daitekeela, EAEn egiten den bezala. Hor hitz egin daiteke soldata arrakalaz eta enplegu planaz. Auzia ez da formaren inguruan eztabaidatzea, baizik eta edukien inguruko planteamenduak egitea, betorik gabe. Patronalak betoak erabili ditu, eta bestelako politikak egitea ezinezko izan da.

Zer erantzun dizue gobernuak?

Guk eskatu diogu eduki batzuk argitzeko, baina erantzunean epemuga bat jartzera mugatu da. Esaten dute Nafarroak ez duela eskumenik soldataz edo lanaldiaz aritzeko. Egia da hori, baina gobernuak bultzatu dezake lanbide arteko akordio bat: sindikatuak eta patronalak ados bagaude 1.200 euroko soldata ezarri behar dela, hori negoziazio kolektibo bidez egin daiteke. Argitu behar da ea borondate politikorik baden. Hemen gauza ez da plan bat izatea, baizik eta edukien gainean urratsak egitea eta neurri zehatzak hartzea. Horretarako aukerarik ez dugu ikusten.

Iraganeko eredua itzul daiteke?

Bai, berri txarra da. Berdin gertatzen da aurrekontuekin edo zerga sistemarekin; ez daude ezkerrera begira, eskuinera begira baizik.

Bilatu dute sindikatu abertzaleak bazterrean uztea?

Bai, horregatik jarri dute epe zehatz bat. Bilatu dute erantzuna ematea. Nahi dute jarrera itxia izatea. Horri buelta eman nahi diogu. Argi dugu kalean borrokatu behar dugula, baina edukiak proposatu behar ditugu eta prest gaude kalean eta beste esparruetan langileen eskubideak defenditzeko.

Horietako bat Nafar Lansare da. Zergatik zaudete ?

Orain hasi gara. Lehen bilerak izan ditugu, eta oso eszeptikoak gara, zuzendaria UGTko kidea delako eta gobernuak sindikatu horren aldeko joera duelako. Tentazioa dute iraganeko politiketara itzultzeko. Hala ere, askotan joan gara toki horietatik eta gero itzuli. Uste dugu parte hartzen badugu edukietan oinarritu behar dugula, proposamenak eginez. Ateratzen bagara, konfrontazioa bilatzeko da, langileak aktibatzeko. Hori da ELArekin dugun diferentzia. Prentsaurreko batean diote ez dutela parte hartuko, baina hori ez da nahikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.