Bidasoa 26-24 gailendu zaio Anaitasunari

2018ko irailaren 8a
00:00
Entzun
Egiako Torneoan egin bezala, Bidasoak mendean hartu zuen atzo Anaitasuna, Asobal Ligako lehen partidan. Jacobo Cuetararen taldeak 26-24 irabazi zuen, atsedenaldian 8-10 zen emaitza. Zazpi jokalari berri fitxatu dituzte sasoi honetarako bi taldeek, eta badirudi nafarrei gehiago ari zaiela kostatzen egokitzea. Bidasoak, berriz, etxean jokatzea baliatu zuen.

Bestalde, Zuazok ere atzo ekin zion ligari, eta irabazi egin zuen Morvedre igo berriaren pabiloian:22-25.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.