inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Naturaren babesa

2020ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun
Duela 30 urte zeuden ekosistemen erdiak ditu egun munduak, eta gizakien populazioa ordukoa halako bi da. Ez horrek bakarrik, baina horrek ere azaltzen du zergatik gertatu diren horrenbeste zoonosi azken aldian. Mundua astindu duten azken epidemia sonatuenek animalietan dute jatorria: hiesa, ebola, koronabirusa... Beti transmititu dira birusak eta beste patogenoak animalietatik pertsonengana, baina gaur egun pandemiek duten zabaltzeko gaitasuna inoizko azkarrena da. Egunero milaka kilometrora bidaiatzen duten hegazkinak dira horren bermerik ziurrena.

Gero eta datu eta zantzu gehiago daude: ezin dugu mantendu orain arte naturarekin izan dugun harremana. Natura ez da nahi bezala hustu, suntsitu, deforestatu eta porlanez zein zaborrez bete daitekeen plataforma bizigabe bat. Birusak, bakterioak, onddoak gordetzen dituzten basoak eta basoko animaliak desagerrarazteak badu ondoriorik pertsonengan ere. Eta hori frogatu du pandemia honek ere. Animaliaren batetik zabaldu da milioika lagunengana. Eta okerragoa izan zitekeen, ebola bezain hilgarria gertatu bazen. Munduak denbora beharko du koronabirusa gainditzeko, baina balio beharko luke etorkizunean izan daitezkeen beste izurrite batzuei aurre egiteko, prebentzioz eta arduraz jokatuz. Gu ere parte garen Lurra eta haren ondarea zainduz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.